31 ene 2013

Lehen Hezkuntzaren Oroitzapenak

Egunoonnn laguna :

Goizeko 11:25 dira, eguraldi ezin hobea atera zaigu gaurko egunean eta,gainera,klasea musikarekin girotu dute.Eder bere haurtzaroko oroitzapen guztiekin agertu zaigu goizaldean,eta guztiekin esaten dugunean arrazoiekin esaten degu:(argazkia)
 
Ikusten dezuenez aukeratzeko dago;dvda,argazkiak,txirula,errealeko kamixeta... 
Irla batetara zer eramango lukeen galdetzen diogunean hauxe erantzuten du:"Aukeraketa bat egin beharko banu,errealeko kamixeta eramango nuke,dudarik gabe".Biziraupenerako baliogarria?ez,baina koloreak beti bihotzean. Esan beharra dago game boyaren indarrak dudan jarriarazi duela aukeraketa egiterako garaian,jolasgaraitan jolasten emandako  orduak betiko oroituko dituela esan digu.
Txirula gustoko zuela aitortu, eta bere afizioaren zergatia zein izan zen kontatu digu:  bere idolo musikala (mirri pailazoa) txistularia omen zen.

Bukatzeko gustatuko litzaiguke taldearen iritzia ematea egoera honen aurrean: nahiz eta gaixotasunaren muga ikutu,inteligentetiki gordetzen ari da etorkizunean diru askoren truke saltzeko intentzioarekin.Esan beharra dago,argazkia begiratu ondoren Eder nolakoa den jakin dezakegula.

Astebukaerataz gozatu ditzazuela espero degu