Arratsaldeon lagunok:
Gaur, Hezkuntzaren Oinarrizko Dekretuak irakurri ditugu zerbait, eta azalduko dizkizuegu 9 artikulu (3/5/6/8/11/14/15/33/36), baina, oso modu zehatz batean zuek ondo ulertzeko. Hauek oso lotuta daude Lehen Hezkuntzarekin, gure etorkizuneko lanbidea.
Hauek dira artikuluen sintesiak:
3.Artikulua: Printzipio orokorrak
Oinarrizko hezkuntza asmo orientatzailea du eta ahalmenak garatzea, bere betebeharrak hauek garatzen dira. Lehen Hezkuntzak izaera hezitzaile eta orientatzaile du. Saiatzen dira ingurune egokia bilatzen eta oztopoak kentzen. Proiektua egin behar dira bizikidetzarako.
5.Artikulua:Oinarrizko Hezkuntzaren xedea
Pertsonek bizitza osorako eskuratuko duten hezkuntzaren etapa komuna eta derrigorrezkoa da. Giza nortasunaren garapen osoa lortzen da helburu bezala.
6.Arikulua: Hezkuntza-gaitasun orokorrak
Hezkuntza osorako nahiz oinarrizko hezkuntzarako ardatz erreferentzialak dira hezkuntza-gaitasun orokorrak, hezkuntza testuinguru guztietan ikasten dira.
8.Artikulua: Oinarrizko hezkuntzaren helburuak
Arduraz bizitzea, ikasten eta pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, ikaslearen giza alderdiak garatu eta egin eta ekiten ikastea dira bere helburuak (hezkuntzarenak).
11.Artikulua: Lehen Hezkuntzako jakin-arloak
Hirugarren zikloan, atzerri hizkuntza bat jaso dezakete curriculumean eta azken mailan, Herritartasunerako, eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren arloa gehituko da, gizon-emakumeen arteko berdintasuna sustatuz. Ikasleen bizipenak eta ikasketen integrazioa, bakoitzaren lan erritmora egokituko da.
14.Artikulua: Ordutegia
Goizeko eta arratsaldeko saioak izango dituzte eskola-egunak. LH-n 875 eta DBH-n 1030 ordu bete behar dituzte urtero. Aldatu daiteke arrazoizko arrazoiak daudenean. Jakintza arlo eta ikasgaien artean banatu behar dira orduak.
15.Artikulua: Eskola-egutegia
175 irakastegun izan behar ditu. Ikasteetxearen hezkuntza-proiektuarekin koherentea izan behar du. Eskolak irailean hasi eta ekainean bukatu behar dira. Ikastetxe bakoitzak bere eskola-ordutegia dauka.
33.Artikulua: Ebaluazioa
LH ikasleen gaitasunen
ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da. Arlo guztietako egindako aurrerapenari erreparatu behar diote. Denek (irakasleak, zuzendariak, orientatzaileak, gurasoak...) parte hartu behar dute. Prozedura berdina jarraitu behar dute eskola guztietan eta ikasle guztiekin egin behar dute.
36.Artikulua: Diagnostiko-ebaluazioa
Irakas Sistema ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak eredua eta laguntza emango die ikastetxeei, ebaluazioa ongi egiteko. LH-ko Bigarren zikloan bukatzean egin behar da.