Egun On:
Gaur eguzkia etxean geratu da, baina, goizari argia emateko konpetentziari buruzko hainbat bideo ikusi ondoren, amankomunean jarri talde handietan eta hona hemen gure ondorioak:
Konpetentziak
errekurtso multzo egokiak dira zeregin zehatz bat betetzeko.
Konpetentziak norbaitek duen ezaguera, balore eta interesen batura
da. Baina ez da guztiz zuzena, ondo erabilita egon behar dutelako.
Pertsona bat
kualifikatua egotea eragiten duena da errekurtso horiek zein eratan
erabiltzen dituen.
Jarrera,
konpetentzia, kapazitatea eta portaera dira ikasten diren motak eta
mailak.
1970. urtean
hezkuntza sistemak garrantzi handia ematen zion jarrerari. 1990an,
portaera eta gaitasunari ematen zioten garrantzia. Eta azkenik,
2007tik aurrera konpetentziei ematen zaie garrantzia.
Gaur egungo
hezkuntza sistema ez du aurreko sistema errotik kentzen. Hasiera
batean berdina da, baina gero garapen ezberdina dauka.
Hezkuntza prozesua
bukatzen denean 8 konpetentzia egon behar dira ikasketan. Helburua
horien barruan jarrera, gaitasuna eta konpotentzia sartzen dira eta
guzti horiek ikasle guztien baitan egon behar dute. Hau da, ikasle
guztiek maila berberean egon behar dute zentzuzkoa izan dadin.
Hezkuntza sistema ez du selektiboa izan behar, ez dute batzuek
bakarrik ikasi behar, denok baizik.
8 urtez ikasten
egotea gero ezerrez egiteko, ez da zilegizkoa. Ikastera behartzen
bada laguntza egon behar du bukaerararte.
Ikasketa orokorra
eta erabilgarria izan behar du eta pertsona bat osatzen lagundu behar
du bere osotasunean eta horrek ikasten laguntzen jarraitu behar du.
20 herrialdeek zera
erabaki zuten; 8 inteligentzia anitz desberdin bereiziz, bakoitzak
eskatzen duen portaerak ere determinatu zuten. 8 inteligentzia
anitzak hartu eta konportamendu jakin bat atera ordez, inteligentzia
bakoitzaren konportamenduak bereizi zituzten. Izan ere, 8
inteligentzia anitzak bateratuz, probetxuzko konpetentzia bat sortuko
genuke. Horretarako, beharrezkoa da denon parte-hartzea, hau da,
irakasle batek ez ditu gaitasun guztiak kontuan hartuko, ezingo du
eta.
Konpetentzia baten
helburuak, soilik bete daitezke denon parte-hartzearekin, hau da,
ardura denona da, irakasle batek ezin baititu gaitasun guztiak
kontutan hartu. Gainera, honek ikaslearen nortasunari eragiten dio
zuzenki, nortasunaren eraketa-prozesuak aurrera egiten du. Izan ere,
gaitasunak lortu nahi badira, nahitaezkoa da ariketen asignazioa
egokia izatea, hau da, ariketak ondo definitzea.
Guzti honekin,
ondorio batzutara iritsi da: konpetentzia ikasketa maila jakin bati
dagokio, beharrezkoa dela ariketen asignazio egoki bat (horixe izango
litzateke ikastoletan landu beharko zena, ariketen planteamendua),
eta helburuak lortzeko behar-beharrezkoa dela denon artean lantzea
(talde bezela jokatu).
Konpentziak ebaluatu
daitezke. 2 kondizio bete behar dira: informazio iturri bat egon
behar du eta iritzi kritiko bat ere.
Iritzi kritiko hori
ez da konpentzia barruan sortzen, baizik eta konpentzia bakoitzaren
area kurrikuretan.
Informazio iturria
egokia erabili behar da, eta egokiena daukagun problema ebazten
laguntzen diguna da.
Konpetentzia guztiak
erabiltzean bakoitzaren bizitza proiektua sortzen da. Eta hauek
ariketa egokien bidez bilakatzen da. Gero, ebaluatzeko iritzi
kritikoa eta informazio iturriak erabiltzen dira.